Santu Guztien Eguna ospatu zuten igandean, astigartarrek ere. Lorez jantzi zuten hilerria; lore sortak eta zentroak hartu, eta hildako senide eta lagunak bisitatu zituzten. Goizean zehar izan zen mugimendu gehien, nahiz eta arratsalde eta iluntzean gerturatu zenik ere, izan zen.