Azaroan musika izango da protagonista. Izan ere, Santa Zezilia eguna izango da azaroaren 22an eta musikarien patroiaren omenez, hainbat emanaldi eskainiko dira: musikalean, zarzuela emanaldia, txistu emanaldia... Horrez gain, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izango da hilaren 25ean eta horren bueltan ere izango dira ekintzak.
Astearte eta ostegunean izango dira hilabeteko aurreneko ekintzak: zine foruma eta ipuin kontaketa.
Bertso afaria, Mikel Markez...
Hilabete honetan ere aipatzekoak dira Zipotzan egingo den bertso afaria, Agin Laburu eta Sustrai Colinarekin, eta Mikel Markez eta Aire ahizpen emanaldia.
Iraileko kultur agenda
Azaroak 3, asteartea
18:00 Zine foruma, kultur etxean: ‘Yo decido. El tren de la libertad’.
Azaroak 5, osteguna
Ipuin kontaketa, kultur etxean: ‘Ernesto irriz blai’ Lur Kortaren eskutik. Bi saio izango dira: 18:00-18:30 (3-5 urte) eta 18:30-19:00 (6-9 urte).
Azaroak 13, ostirala
21:00 Bertso afaria, Zipotzan: Agin Laburu eta Sustrai Colina bertsolariekin.
Azaroak 14, larunbata
17:00 Zinea, kultur etxean: ‘Ahatetxo itsusia eta ni’.
Azaroak 17, asteartea
18:30-19:00 Musikalean: Santa Zezilia eguna dela eta, musika eskolako ikasleak kalejiran aterako dira.
Azaroak 19, osteguna
18:30 Zilegi Eskola, AEKren lokal berrian: Bertsolaritzaren hastapena.
Azaroak 21, larunbata
19:30 Zarzuela emanaldia, Andre Maria elizan.
Azaroak 22, igandea
13:00 Txistu emanaldia Joseba Barandiaran plazan.
17:30 Haurrentzako antzerkia, kultur etxean: ‘Biolin magikoa’.
Azaroak 23, astelehena
19:30 Literatur solasaldia, Liburutegian: ‘Arenas movedizas’.
Azaroak 24, asteartea
18:00 ‘Madejas contra la violencia sexista’ dokumentalaren emanaldia, kultur etxean.
Azaroak 25, asteazkena
17:00-18:00, Foru plazan: Emakumearenganako indarkeriaren aurkako eguna.
Azaroak 26, osteguna
18:30 Zilegi Eskola, AEKren lokal berrian: Bertsolaritzaren hastapena.
Azaroak 28, larunbata
20:00 Kontzertua, kultur etxean: Mikel Markez eta Aire ahizpak.
Labur
- KZ Gunea: Azaroaren 2, 16 eta 30ean dinamizatzailea 09:00etatik 13:00etara bertan egongo da. Gazteen informazio guneko ordutegian ere erabili litezke. Zabalik goizez artearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan (11:00-13:00) eta arratsaldez astearteetan (17:30-19:30).
- Gurasolagun: Gurasoekin euskeraz hitz egiteko egitasmoaren aurkezpena azaroaren 5ean 15:30etan ikastolan.
- Gabonetako ludotekarako izen ematea: Azaroaren 9tik 16ra kultur etxean. Xaguxar taldeak antolatua.
- Ludoteka irekia: Azaroaren 21ean kultur etxean (16:30-18:00), 4-12 urtekoentzat.
- Dantzatu nahi? Azaroaren 30ean cha-cha-cha, salsa, merengue, bachata... dantzatzeko saio irekia kultur etxean (20:00), doan.
GAZTELEKUA
Azaroak 1: itxita.
Azaroak 7: Sukaldaritza. Kreps tailerra.
Azaroak 8: Galdezka jolasa.
Azaroak 14: Bufanda tailerra.
Azaroak 15: Multikirola ikastolako patioan.
Azaroak 21: Karaokea.
Azaroak 22: Pelikula.
Azaroak 28: Brotxe tailerra.