Haurrentzako antzerki saioa izango da gaur, goizeko 11:00etan hasita Biterin: Kibubu. «Errespetua eta askatasunari buruzko ikuskizuna da», aurreratu dutenez, eta bi pailazoren eta gorila baten arteko harremana kontatzen du, Marie de Jongh taldearen euskerazko antzezlanak. Arrakastarik lortu ez duten bi pailazo dira Xebas eta Cocó, nahiz eta ilusio haundia daukaten, eta beraien ikuskizunei bultzada bat emateko, gorila bat erostea erabaki du Xebasek. Sinistuta dago txalo zaparrada haundia jasoko dutela, gorilari zenbait numero erakutsiz gero. Baina azkenerako, gorila bera baino, bi pailazoak izango dira gehien ikasiko dutenak. «Inoiz ahaztuko ez duten ikasgaia jasoko dute Xebasek eta Cocók», aurreratu dutenez.
Sarrerak, 2,7 euroan
Antzezlana ikusteko sarrerak, Biterin kultur etxean bertan egongo dira salgai, 2,7 euroan.