Herri kontsulta lantzeko batzarra gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Batzarra antolatu du gaur Hernaniko Gure Esku Dagok, eta herritar guztiei luzatu die deia, bertaratu eta parte hartzeko: «zure iritziak ga­rrantzi haundia du!». Biterin izango da, goizeko 10:00etan hasita, baina ordu erdi lehe­nago elkartuko dira bertan, 09:30etan, gosal­tzeko. Eskura prozesuaz ariko dira bileran, eta horren bai­-t­an landuko dituzte, Eskura agiria bera, Euskal Herri mailan antolatuko diren ekin­tzak, eta Hernanin egi­teko asmoa daukatenak.

Ametsen kriseilua eta herri kontsulta, aurreikusita
Herrian bertan egin nahi dituztenen artean daude, hain justu, ametsen kri­sei­lua, aurreko urtean ere egin zena urtezahar egunean; eta herri kontsulta, 2016 urtean Hernanin egiteko asmoa du­tena, beste zenbait herritan bezala: Goierriko eskualde osoan, Diman, Ispasterren...

Herri antzerkiaren aurkezpena, Tilosetan
Beste ekimen bat ere pres­tatu dute Hernanin bertan, eta gaur aurkeztuko dute: herri antzerkia. Batzarra bukatzen dute­nean emango dute horren berri, 13:30etan, Tilosetako eskaileretan. Aurreratu dute, sketch bat ere prestatu dute­la gaurko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!