Hassanna Aalia kanporatzeko agindua bertan behera utzi du Auzitegi Nazionalak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 30a, 01:00

Hassanna Aalia errefuxiatu sahararrak sare sozialetan eman zuen albistea, atzo arra­tsaldean: «Audientzia Nazio­nalak konfirmatu egin du, Aal­ia kanporatzea es­katzen zuen espedientea artxibatzeko obligazioa». Burgosen trenean zijoala, atxilotu zuten Ha­ssa­nna Aalia errefuxiatu sa­ha­rarra  Polizia Nazionaleko bi agen­­tek, urriaren 6an. Es­pai­nian modu ilegalean ego­tea le­poratu zioten, eta ha­mabost eguneko epean Es­tatua uzteko agindua eman zioten. Aaliak Facebookeko orrian argita­ra­tutako oharrak zioen, Au­dien­tzia Nazionalaren kon­fir­ma­zioa CEAR Euska­di­ren es­ku har­t­zeari esker izan zela: «Po­lizia Nazionak arriskuan jarri zuen Aalia bere herrira itzul­tzea,  bere bizitza arris­kuan da­­goen herrira. Au­dientzia Na­zionalaren erabaki honekin azalean geratu da Po­lizia Na­zionalak asiloa es­ka­tuta duten per­t­sonekiko duen praxi txa­rra». CEAR Euskadik gainera, gogoratu du, Aaliak asilo es­ka­eraren inguruko he­le­gitea ja­rri­ta duela Audientzia Nazi­o­na­lean, eta erantzuna­ren zain da­go­ela: «Polizia Na­zio­nalak atxi­lotu zuenean, Au­dientzia Nazi­o­nalaren  kau­tel­azko neu­rria zuen Aaliak, ebazpena eman bitartean, ka­leratze agindua ber­tan behera uzten zuena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!