Pintxopotea gaur, festei bidea egiteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 30a, 01:00

Bihar ospatuko dituzte Txan­txillako jaiak, baina itxaron ezinda, gaur bertan piztuko dute metxa. Pintxopotea izan­go da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Txantxilla kafetegian eta jai batzordearen barran.

Krosean, izenematea zabalik
Bihar, berriz, denetik izango da, goizean goizetik, eta ez du hutsik egingo Txantxilla-San­ta Barbara-Txantxilla krosak ere. Izenematea zabalik dago, 5 euroan, www.herrikrossa.eus web orrian. Korrikalariek 6,8 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta aurten, guztiek igo beharko dute ermitaraino. 

GAUR, URRIAK 30
19:00ak inguruan Pintxo-potea Txantxilla kafetegian eta jai batzordearen barran
BIHAR, URRIAK 31
10:O0 Diana Hernani Musika Eskolako txistulariekin
10:20 Haurren krosa
10:30 III. Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla krosa, ermitaraino
11:00 Haurrentzako jolasak
12:00 Sagardo dastaketa (Rufino, Bere­ziartua, Barkaiztegi, Lizeaga, Elutxeta, Oialume-Zar eta Altzueta) eta pintxoak
12:30 Txupinazoa eta omenaldia Daniel Karrerari
Ondoren Bertsolariak
14:30 Auzo-bazkaria, paella-jatea
Ondoren Kantu-bazkalostea, Joana Ortegarekin
16:30 Mus Txapelketa
17:00 Toka txapelketa
17:00 Ipuin kontaketa Apaxiren eskutik
18:00 Txokolatada Txantxilla kafetegiak egina, zeliakoentzat egokia
18:30 Arimen kalejira, Hernaniko dultzaina taldekoekin
19:30 Sardina eta saiheski jatea
19:30 Erromeria Erokomerirekin
22:30 Su artifizialak

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!