Asteburu osorako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, aste honetarako. Astitzera joango dira larunbatean, eta igandean bueltatu (58 km egun bakoitzean). Hango aterpean afaldu, lo egin eta gosalduko dute. Gaur apuntatu behar da, elkartearen bulegoan (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara. 40 euro dira, dena barne.