Batzarra larunbatean, ‘Eskura’ prozesuaz

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 29a, 01:00

Plan konpletoa prestatu du Hernaniko Gure Esku Dagok, larunbat goizerako. Batzarra deitu dute goizeko 10:00etan Biterin, baina ordu erdi lehe­nago jarri dute zita, kultur etxean bertan, elkarrekin go­sal­tzeko. Eskura prozesuari buruz ariko dira bileran; bertan azalduko dute, aurre­na, zer izango den maila nazio­na­le­an; eta  ondoren, prestatu duten herri plangintzaren berri emango dute.

‘Eskura’, «Erabakiaren Aroaren aurreneko pausoa»
Gure Esku Dagok nabarmendu du, Erabakiaren Aroan sartu dela, eta hain justu, Eskura prozesua dela aro berri horren «aurreneko pausoa». Horren bidez zehaztu nahi dute, nola bideratuko diren datorren ur­tean egin nahi diren herri kontsultak; horietako bat, hain justu, Hernanin.

‘Eskura’ prozesuaren helburua da, datorren urtean egin nahi diren herri kontsultak bideratzea; horietako bat, Hernanin.

Herri antzerkiaren aurkezpena, Tilosetan
Batzarraren ondoren, beste zita bat ere jarri du Hernaniko Gure Esku Dagok: herri an–tzerkiaren aurkezpena egingo dute, 13:30etan, Tilosetako eskaileretan. Zer izango den azalduko dute, eta aurrerapen gisa, sketch txiki bat ere antzeztuko dute aurkez­pe­ne­an bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!