Gaur hasi eta azaroaren 6ra arte, ikusgai egongo da Biteriko pasilloan, Argazki Rallyko erakusketa. 45 lagunek hartu zuten parte, eta bakoitzaren argazki bana jarriko dute. Azaroaren 6an, berriz, argazki guztien proiekzioa eta sari banaketa egingo dute; 19:00etan Biterin.