Sei bikote ariko dira, larunbat honetan hasita, binakako txapela nagusia janzteko lehian. Atzo aurkeztu zuten Binakako Txapelketa, Orona Ideo eraikinean, eta bertan ariko da Endika Barrenetxea hernaniarra ere, Ezkurra IIrekin. Hain justu, torneoko bikote gazteena osatuko dute, beraiek baitira bi erremontista gazteenak.
Larunbatean bertan ekingo diote, Urriza eta Agirrezabalaren kontra. Beste partidu bat ere jokatuko da: Ezkurra-Endika eta Matxin III-Ionen artekoa. 16:00etan, Galarretan.
Txapelketako aurrelari eta atzelari onenari, saria
Abenduaren 19an jokatuko da finala, eta partidu horretako onenari saria emango zaio, orain arte bezala. Baina beste bi sari ere banatuko dituzte aurten: ligaxka eta semifinala kontutan hartuta, aurrelari eta atzelari onenari.