«Ez gara inoiz azaldu atez atekoari buruzko kontsultaren alde»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 28a, 01:00

PSE-EEren kritikei erantzun nahi izan die Orain Hernanik, bere kontsulta proposamenaren aurrean abstenitu zelako, eta argitu du, ez dela «inoiz azaldu atez atekoari buruzko kon­tsultaren alde. Beti defenditu ditugu zero zabor politikak; zabor bilketa selektiboagoa egitea, edota murrizketa, berre­­rabilpena eta birziklapena haunditzea, adibidez».
Orain Hernanik azaldu du, bestalde, komisio talde bat sortzearen alde dagoela, hondakin bilketaren jarraipena eta hobekuntzarako: «birziklapen tasak mantendu edo hobetzea da gure zeregina, eta beraz, horretarako sistemak bilatzearen alde aterako gara».

«Harrituta gaude PSOEren postura ezberdinekin, atez atekoaren gaian»
Modu berean, Orain Hernanik bere «harridura» erakutsi du, PSOEk atez atekoaren gaian hartzen dituen postura ezberdinekin: «gobernatu edo ez, postura bat edo beste hartzen du; Alikanten eta beste udalerri batzuetan planteatzen ari den bezala».
Alderdiak uste du, «debate demagogikoa errepikakorra» dela Hernaniko PSE-EErena: «gutxien inporta zaiona da­tu­ak eta ingurumena dira, interes elektoralak bakarrik bila­tzen ditu», leporatu dio Orain Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!