Gaur aurkeztuko dute ‘Chertat eta lehoia’, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 28a, 01:00

Chertat eta lehoia ipuina argitaratu du Dobera Euskara Elkarteak, Ipuin Faktoriako bigarrena, eta gaur aurkeztuko dute, Biterin. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute, eta hainbat zati izango ditu aurkezpenak: ipuina euskeraz eta hassanieraz kontatu, ipuineko ilustrazioak eta Saharako haurren argazkiak erakutsi, Chertat mugitzen den eremuaren mapa bat... Eta tea mentarekin eta galletak har­tzen bukatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!