Aurreneko kafea gaur, euskeraren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 28a, 01:00

Ekainean gelditu zuten mar­txa, gaur hartuko dute berriro, Kafe Tertulietan. Ikasturte berria hasiko dute, eta iaz bezala, asteazkenero elkartu­ko dira, arratsaldeko 17:00e­tan, Gunea garagardote­gian. Udal Euskaltegiak antolatu­ta­ko ekimena da Kafe Tertulia, eta helburua da, modu infor­mal batean praktikatzea eus­kera: kafe bat hartu, lagun be­rriak egin, solasean aritu...

Ordu eta erdi solasean
Ordu eta erdiz elkartzen dira bertan, euskeraz hitz egiteko ohitura beste modu batera hartzeko: patxadan eta beste gai batzuez hizketan.
Aurreko ikasturtean, 16 lagun elkartu ziren azkeneko saioan, eta bide horretatik hasi nahi dute berria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!