Santa Barbara taldeak, 47 urte

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 28a, 01:00

Etxe batean biltzen ziren hasiera hartan, lagun gutxi batzuk, eta multzoa haunditu bezala, Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara taldea sortu zuten, 1968ko urriaren 15ean. 47garren urteurrena ospatu dute, beraz, egunotan.
Plazako lokal batean hasi ziren, egun Musika Eskola den lokalera mugitu ziren gero, eta Sandiusterrira azkenik. Bertan biltzen dira astelehen eta ostiraletan, 19:30etan, te­ra­pia itxiak egiteko. Eta oste­gunetan, 19:00etan, interesa duten guztiei informazioa emateko egoten dira bertan, gaixo alkoholikoei laguntzeko programaren berri emateko.

Esperientziak konpartitu, anonimotasuna gordez
Terapia saioetan, beraien esperientziak konpartitzen di­tuz­te, guztien anonimo­ta­suna gordez, «hori baita erreku­pe­ra­zioaren oinarria». Iritsi be­rriei, edan gabe mantentzeko aholkuak jarraitzeko gonbitea luzatzen zaio, eta norberak erabakitzen du probatu nahi duen edo ez: «alkoholarekin arazoak dituztela uste duten guztiak animatu nahi ditugu, gurekin harremanetan jartze­ra». 943 33 11 03 telefonoa dau­kate horretarako, 566 luza­pe­narekin.

«Alkoholismoa ez da bizioa, gaixotasuna da»
Taldeak gogorarazi nahi du, alkoholismoa ez dela bizioa, «gaixotasuna baizik; sendatu ezin dena, progresiboa eta zoritxarrekoa, baina gelditu daitekeena. Eta horretarako, alkohola uzteko benetako go­goa eduki behar da. Gure hel­bu­ru bakarra da, edan gabe man­tentzea eta beste alko­ho­li­koei ere horretan laguntzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!