Hernaniko Txirrindularitza Eskolak bilera deitu du asteartean. Txirrindularitza probatu nahi dutenei zuzendua da. Hain zuzen, alebin (2004 eta 2005an jaioak) eta infantil (2002 eta 2003an jaioak) mailako gaztetxoei, eta beraien gurasoei. Bi ordutan izango da bilera: 18:00etan, alebinena; eta 18:30etan, infantilena. Elkartearen egoitzan izango da bilera, Latsunbeberri 42 Transpacarren (garai bateko Mailus haurtzaindegia). Errepideko bizikletarik ez daukanari maileguan utziko diotela azaldu dute arduradunek. Zalantzarik izanez gero, honako telefonoetara deitu daiteke (16:00etatik aurrera): 686 629 038 edo 695 717 400.