Ergobia Ibilbideko Babes Ofizialeko etxebizitzak zozketatu ziren lehengo asteazkenean. 18 etxebizitza eskaini zituen Udalak; eskaitzaileak bederatzi lagun izan dira, eta seik bete dituzte baldintzak. Beraz, sei etxebizitza banatu ziren. Sei taldetan banatu zituen etxebizitzak Udalak, eskatzaileen adinaren edo familia ezaugarrien arabera, eta bi taldetako etxeak banatu ziren: hiru gelako bi etxe, hiru kide biltzen dituzten eskaeretarako; eta hiru gelako hiru etxe eta bi gelako bat, 18-35 urte bitarteko gazteentzat. Hutsik geratu direnak, bigarren deialdirako utziko dira.