Hauteskundeak eta hondakinen inguruko galdeketa, gaurko batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 28a, 01:00

EH Bilduk batzar irekia egingo du gaur, Zipotzan. Iluntzeko 19:30etan izango da. Honako gaiak landuko dituzte: Hautes­kundeak, hondakinen inguru­ko galdeketa eta Udal Taldea­ren ingurukoak. 
Bestalde, San Markoren inguruko prentsa oharra bidali du EH Bilduk.

«PNV-PSEk gehien birziklatzen duten herriak ekonomikoki itotzen jarraitu nahi dute»
Halaxe azaldu du EH Bilduk prentsa oharrean: «Astigarra­ga, Hernani, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo udalek 262.000 euro zor dizkiote San Markoko makomunitateari. Ho­rixe adieraztera ausartu zen duela urtebete Denis Itxaso San Marko mankomu­nitateko lehen­­dakari zela. 2015eko uz­tai­­lean, ordea, EAEko Auzitegi Na­gusiaren sententziak horixe bera gezur­tatu zuen. Sententzia argia da. San Marko osatzen dugun herriok jasotzen dugun zerbi­tzuaren araberako ordain­keta egin behar dugu, eta ez orain arte bezala, popula­zio­a­ren proportzioaren arabera».
Eta horren aurrean, «sententzia argia izan arren», PNV-PSEk errekurtsoa jartzea erabaki dutela salatu du EH Bilduk: «Herriak ez dagokien dirutza ordaintzen jarraitzera behartu nahi dituzte, agonia luzatu eta gutxiago sortzeko ahalegina egiten dutenak zigortuaz. EH Bildutik argi dugu hau herritarren kontra jarritako errekurtsoa dela».

«Astigarragak 30.000 euro gutxiago ordaindu beharko lituzke»
EH Bilduren kalkuluen ara­bera, eta sententziak dioena aplikatuz, honako datuak ateratzen direla azaldu dute: «Pasaiak 93.000 euro inguru gutxiago ordaindu beharko lituzke urtero; Oiartzunek 60.000 euro gutxiago; Lezok 36.000 euro gutxiago; Herna­nik 114.000 euro gutxiago; Astigarragak 30.000 euro gutxiago; eta Usurbilek 3.700 euro gutxiago».
Eta honakoa ere gaineratu dute EH Bilduko kideek: «Denis Itxasok berak, San Marko mankomunitateko batza­rrean, zenbait herrik gaia epaitegietara eraman izanaz pozten zela adierazi zigun, horrela erabakia irmoa eta zalantzarik gabekoa izango zelako. Berak zor horren aurrean “kontun­dentziaz” jokatuko zuela ere mehatxatu zuen 2014an». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!