Mintzalagun egitasmoa aurkeztuko du gaur AEKk (09:30etan, lokal berrian, Ibai-Lurren ondoan) eta Zilegi Eskolak bihar (18:30etan, lokal berrian). Lehenengoa euskeraren erabilera sustatzeko ekimena da, hau da, herriko euskaldunak eta euskeraz ikasten ari direnak elkartzen dituena. Bigarrena, berriz, hilero euskerazko ikastaro ezberdinak eskaintzen dituen egitasmoa da. Jendea aurkezpenetara gerturatzera animatu nahi dute AEKko kideek.