Agin Laburuk finalerdietarako pasea lortu du, saioa irabazita

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 28a, 01:00

Gipuzkoako Bertsolari Txa­pel­ketako lehenengo final laur­dena jokatu zen larun­batean Urretxu-Zumarragan eta Agin Laburuk irabazi zuen. Hori horrela, astigartarrak zuzeneko txartela lortu du finalaurrekoan kantatzeko. 516 puntu lortu zituen La­buruk. Atzetik geratu ziren Beñat Iguaran (491 p) eta Nerea Elustondo (490 p). 

Finalerdia, Zarautzen
Datozen bi asteburutan jokatuko dira azken hiru final laurdenak. Talde bakoitzeko irabazleak zu­zenean pasako dira hurrengo fa­se­ra (B. Gaztelumendi ere sailka­tu da); eta horiekin batera pasa­ko dira puntu gehien lor­tzen dituzten beste 13 bertso­lari. On­do­ren, finalerdi­ak izan­go dira jokoan. Laburu aza­roa­ren 22an ariko da Zarautzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!