Berrogei lagun, izarrei begira

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Eguraldiak eutsi zion, eta gustura asko egon ziren berrogei lagun inguru, pasa den larunbatean, izarrei begira. Herrigintza Eskolen barruan, saio berri bat egin zuten, Aranzadiko astronomoek lagunduta. Joan den urteko arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki zuten.
Gaueko hotzari aurre egiteko, elkarri arrimatuta ikusi zituzten izarrak larunbatean. Aran­zadiko lau lagunek eman zituzten azalpenak, eta zaletu baten teleskopioak ere izan zituzten, bertaratutakoen gozamenerako.
Lehendabizi Aranzadiko adituen azalpenak entzun zituzten, eta ondoren, teleskopiotik teleskopiora, Andro­meda galaxia, hildako izar bat, izar pilaketa bat... ikusi zituzten. Gainera, ez zen aurrekoan izandako jende­tzarik gerturatu, eta erraz mugitzeko aukera izan zuten.

Eskerrak, Suroko bizilagunei
Suron, Ixer­keiko zabalean egon ziren izarrei begira. Udaletik eskerrak eman nahi dizkie Suroko auzokideei, eta barkamena eskatu, farolak itzalita egon ziren bitartean sortu zitezkeen eragozpenengatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!