Argazki bilduma onenak, Lorenzo eta Martinenak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Atzo banatu zituzten, Sa­gar­do­etxean, aurtengo Sagar Uz­ta­ko argazki rallyko sariak. Ima­nol Lorenzoren bildumak jaso zuen aurreneko saria, eta Ma­rian Martinenak, bi­ga­rre­na. Altza eta Donostiakoak dira.
Guztira, 13 partehartzaile aritu dira aurten argazkiak ateratzen; Astigarraga, Her­na­ni, Donostia, Lasarte-Oria eta Andoaingoak.

Erakusketa, azarora arte
Sariak banatuta, erakusketa ireki zuten atzo; azaroaren 1 arte, kultur etxean ikusi ahal izango dira argazkiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!