Frankismoaren krimenen kontrako salaketen harira, deklarazioak izan ziren orain bi aste Donostiako Epaitegian. Horri jarraipena emanez, bihar Aitzol, euskal pizkundearen heriotza dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dute Biterin, 19:00etan. Joantxo Agirre eta Iñaki Egañak hartuko dute parte, eta Aitzolen senideak ere, bertan izango dira.