Aurreko ostiralean hasi zen erlajazio tekniken ikastaroa, Ongintzak antolatuta, eta plaza guztiak bete dira: menpekotasuna duten pertsona helduen hogei zaintzaile elkartu ziren aurreneko saioan, eta aurkezpena egin ondoren, galdetu zitzaien zer espero zuten ikastarotik. Hasiera polita emanda, ostiral honetan dute bigarren saioa.