Bitik bi, Bertso Eskolak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 27a, 01:00

Bikain hasi dituzte final laurdenak, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, Hernaniko Ber­tso Eskolako kideek. Larun­batean Agin Laburu nagusitu bazen, igandean Beñat Gazte­lu­mendi izan zen onena, Erren­teriako saioan. Bitik bi, beraz, Bertso Eskolarentzat.
516 puntu jaso zituen Gaz­telumendik, eta garaipena lortuta, zuzenean sailkatu da final aurrekoetara.
Ia 600 ikusleren aurrean, añorgarrak atzetik utzi zituen Iñaki Gurrutxaga (499,5 punturekin) eta Jon Martin (485,5 punturekin).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!