Elkarbizitzaren bidean jartzeko, ikastaro berri bat larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 27a, 01:00

Azken asteotan, Prestakuntza Plangintza ari da burutzen Ganbo Iturri elkartea, Elkar­bizi programaren barruan. Eta plangintza horri jarraipena emango diote larunbat honetan, ikastaro berri batekin: Euskal gizartearen memoria eta erresilientzia indarkeriaren aurrean. Joxan Rekondok es­kainiko du, eta Lasarte-Orian izango da, Ganbo Iturriren egoitzan, goizeko 11:00etan.

Lasarte-Orian izango da ikastaroa, Ganbo Iturriren egoitzan, goizeko 11:00etatik aurrera.

Hainbat gairi buruz ariko dira saioan: Gizarte Memoria sortzeko beharra, indarkeriarik gabeko etorkizuna eraiki­tzeko; euskal gizarteak ontzat ematen ote duen indarkeria; gizartearen jarrera juzkatzerakoan, ezin dela orokortu...
Horrelako galdera eta kontuak jarriko ditu mahai gainean Rekondok.

Ikastaroa egiteko, izenematea
Larunbateko saio horretan egon nahi duenak, aurrez eman behar du izena, emailez: ganboiturri@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!