Kultur eta kirol aukerak, integraziorako bide gisa

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 27a, 01:00

Hitzaldia antolatu du ostegun honetan Amher Sos Arra­zakeria elkarteak, Hernaniko Udalarekin elkarlanean: Kul­tura eta kirol aukerak Herna­nin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin, eta bertan, Udaleko teknikariak izan­go dira hizlari: Agur­tzane Aiz­pu­ru kultura teknikaria, eta Ma­nuel Ayerbe kirol teknikaria.
Helburua da, Hernanik ditu­en kultura eta kirol aukeren berri ematea, «eta jendea ho­rietara animatu eta integrazioaren bidean jarraitzea», azaldu dutenez.
Hernaniar guztiei zuzendutako saioa izango da, eta bereziki etorkinei, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!