Jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreneko bi final laurdenak, eta bietan izan du ordezkaritza, Hernaniko Bertso Eskolak.
Larunbatean Urretxun izan zen aurreneko saioa, eta Agin Laburu astigartarra izan zen onena, 516 punturekin; Laburuk finalerdietarako pasea lortu zuen. Atzetik geratu ziren: B. Iguaran 491, N. Elustondo 490, J. M. Irazu 473,5, A. Azpiroz 470,5 eta E. Pagola hernaniarra, 459,5 punturekin. Bost hauek gainerako saioetako puntuazioari itxaron beharko diote, aurrera egingo duten edo ez jakiteko. Atzoko emaitzei dagokienean, Kronikak erredakzioa itxi zuenean bukatu gabe zegoen Errenteriako saioa.