El Salvadorrek ez zuen areriorik izan atzo, Valladolideko Pepe Rojo zelaian. Colegialek ligan duten nagusitasuna erakutsi zuten aurreneko minututik, eta erraz, oso erraz gailendu ziren 57-0. Hernanik bazekin arerio zaila izango zuela aurrean, eta saiatu zen bere jokoa egiten, hortzak erakusten, amore ez ematen... baino atzokoan, hori guztia ez zen nahikoa izan.
Laugarren minuturako aurretik zen El salvador, 7-0. Atsedenaldira iritsi aurretik, beste bi entsaio egin zituzten, eta 19-0 nagusi ziren markagailuan. Bigarren zatian etorri ziren beste sei entsaioak. Partidua 57-0 bukatu zen, eta Colegialek bonusa ere lortu zuten.
Atzoko partidua atzean utzi, eta larunbateko CRC Madriden kontrako neurketan du orain burua Hernanik. Bi partidu jarraian etxetik kanpo jokatu ostean, Landareko bultzada izango dute Trikoloreek; etxeko konfiantza. Eta aurrean, salbaziorako arerio zuzena izango den taldea.