El salvador arerio gogorrari hortzak erakustera, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 25a, 02:00

Ohorezko Mailako arerio gogorrenetakoa izango du gaur Hernanik, aurrez aurre: El Salvador. Bosgarren jardunaldia izango da gaurkoa, eta Valladolideko Pepe Rojo zelaian jokatuko da, eguerdiko 12:30etan hasita.
Valladolidekoak jokatutako lau partiduetatik hiru irabazi dituzte, eta bigarren dijoaz sailkapenen orokorrean. Plan­tilla sendoa osatu dute colegialek, eta denboraldia espero bezain ondo hasi dutela azaldu dute, prentsa ohar bidez: «taldearen jokoa esperotakoa da, maila onean daudela erakutsi zuten joan den astean Altamiran jokatutako partiduan».
Badakite ordea, Hernani ez dela joan den urteko talde bera. Trikoloreek indartsu eta konfiantzarekin hasi dute denboraldia, eta etxetik kanpo garaipenik lortu gabe jarraitzen badute ere, Landaren emateko asko dutela erakutsi dute jokatutako bi partiduetan. Hernani zortzigarren dijoa sailkapen orokorrean, eta goiko postuetan du burua. Gaur­koan ere,  arerio zaila izan arren, hortzak erakutsi eta de­na ematera aterako dira, Her­nanik ez baitu inoiz amore ematen!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!