Hernaniko kale eta plazen izendegiak aztertzen hasi, eta Andrekale berreskuratzeko proiektua abiatu zuen Kalandria taldeak. Garai paretsuan, Tabakalarak Komanditario Berriak ekimena jarri zuen martxan, eta Andrekaleren inguruko proiektua aukeratu zuen. Gaur egun, proiektu hori artelan bihurtzeko pausua ematen ari dira Señora Polaroiska taldeko kideak. Eta prozesu horren parte da, bideo bat grabatzea. Beraiek dioten moduan, «emakume hernaniarren kemena, indarra, balentria, dibertsioa eta gozamena aldarrikatu nahi dituzte».
200 emakume behar, gaur
Bideoaren pasarte bat gaur bertan grabatuko dute Andrekalen, eta horretarako herritarren beharra dutela azaldu zioten Kronikari: zehazki, 200 emakume elkartu behar dituzte. Grabazioa goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da, eta emakumeek bertan eseri, kartetan jolastu, hizketan aritu... beharko dute. Arropa erosoa eta beroa eramateko gomendatu dute.