Liburu bat gomendatu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 25a, 02:00

Orain arte Literatur Txokoa, euskaraz idatzitako liburuak gomendatzeko Kronikako txokoa izan da. Hori horrela, azkeneko urteetan 22 gomendiotik gora jaso eta argitaratu ditugu txoko honetan. Hemendik aurrera, Literatur Txokoa, literaturarekin lotura duen edozer gauza argitaratzeko herritarren txoko batean bihurtuko dugu. Hau da, euskaraz idatzitako liburuen gomendioetan bakarrik oinarritu beharrean, Txoko honetan gauza gehiago eta ezberdinak ere sartu ahal izango dira; asmatutako ipuin laburrak, kondairak, olerkiak...
Literatur Txokoan zerbait argitaratu nahi izanez gero, kontuan izan beharrekoak: euskarazko literaturan oinarrituko gara; 800 karaktere inguru idatzi; eta izen abizenak jarri.
Nora bidali? dobera@dobera.eus edo liburutegi@­her­nani.eus. Edo paperean eraman Doberara (Larramendi 11, behea) edo Udal Liburutegia (Biteri Kultur Etxea).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!