Zehaztu dituzte Hernaniko parrokiarteak liturgiari buruz egingo dituen ikastaroen datak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 25a, 02:00


Ikasturte berrian ere ikastaroa antolatu du Hernaniko parrokiarteak. Liturgiari buruzko ikastaroak hilean behin izango dira, urrian hasi, eta maiatzera bitartean. Juan Jose Arregi izango da hizlaria, eta saioak Donibane Gunean izango dira, Ezkiaga Pasealekuan (Tilosetan). Zortzi saio izango dira guztira, eta fetxak, hauek:
urriak 28, azaroak 25, abenduak 23, urtarrilak 27, otsailak 24, martxoak 16, apirilak 27 eta maiatzak 25.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!