Ospakizun guztiek dute festa izaera, eta atzo, milaka kolore eta irribarre marraztu zituen Porrotxek, jai giro hori borobiltzeko gogoz. Txiki geratu zen Zipotza parean jarri zuten karpa, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratutako txiki eta ez hain txikiek, Euskal Herriko pailazo famosoenaren okurrentziekin. Zipotzaren 30garren urteurrenak gaur izango du segida, egun borobil-borobilarekin. Iluntzera arte izango dira ekitaldiak; eta bihar, herri bazkariak emango dio, errematea.