San Markoko kide diren EH Bilduko ordezkariek prentsau-rrekoa eman zuten ostegunean, PNV eta PSEk hartutako azken erabakia salatzeko: «EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia argia izan arren, PNV-PSEk errekurtsoa jartzea erabaki dute. Honekin, herriak ez dagokien dirutza oraintzen jarraitzera behartu nahi dituzte, agonia luzatu eta gutxiago sortzeko ahalegina egiten dutenak zigortuaz. EH Bildutik argi dugu hau herritarren kontra jarritako errekurtsoa dela».
EH Bilduk prentsaurrean azaldu zuenez, bere kalkuluen arabera, sententziak dioena aplikatuz gero, Hernanin 114.000 euro gutxiago ordaindu beharko lituzke urtero; eta Astigarragak 30.000 euro gutxiago. Sententzia argia dela azaldu zuen EH Bilduk: «San Marko osatzen dugun herriok, jasotzen dugun zerbitzuaren araberako ordainketa egin behar dugu, eta ez orain arte moduan, populazioaren proportzioaren arabera. Gainera, gaikako bilketa maila altuenak dituzten herriek, gutxiago birziklatzen duen herrian hainbat zerbitzu ordaintzera behartu gaituzte».
Sententzia martxan jartzeko eskatu zioten Denis Itxasori: «eskatzen diogu honen aplikazioa gaurtandik martxan jarri eta bere hitzekin kontsekuente izateko. Abokatuaren bitartez, sententzia kautelarki aplikatzea eskatu dugula ere, jakinarazi nahi dugu».