Hogeita hamar bertsolarik Gipuzkoako Bertso Txapelketako final laurdenak izango dituzte jokoan, gaurtik aurrera. Seina bertsolari ariko dira, bost saiotan banatuta: Urretxu-Zumarragan, Errenterian, Zestoan, Ormaiztegin eta Eskoriatzan. Final laurdenetan ariko diren hogeita hiru bertsolari aurreko fasetik sailkatuak dira; eta beste zazpiak, azken finalistak dira. Aurreko edizioko garaileak, Aitor Sarriegik, ez du parte hartuko.
Iraulio Panttalone Bertso Eskolako zazpi bertsolari, fase honetan
Irailaren 20an hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, final zortzirenetan. Iraulio Panttalone Bertso Eskolako zazpi bertsolari ziren orduan, parte hartzaileen artean, eta fase honetan ere, zazpiek jarraitzen dute txapelketan.
Bertso Eskolako 7 bertsolarik hasi zuten txapelketa, eta guztiek jarraitzen dute.
Final laurdenak gaur hasiko dira, Urretxu-Zumarragan, eta seitik lau izango dira, Bertso Eskolakoak: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Asier Azpiroz eta Eli Pagola. Biharko saioan, Errenterian, Beñat Gaztelumendi ariko da bertsotan. Unai Gaztelumendi anaiak astebete gehiago itxaron beharko du; azaroaren 1ean du saioa, Ormaiztegin; eta Unai Agirre izango da azkena, azaroaren 7an, Eskoriatzako saioan. Guztiak arratsaldeko 17:30etan hasiko dira.
SAIOAK:
Urriak 24, Urretxu-Zumarraga
Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Nerea Elustondo, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran eta Eli Pagola.
Urriak 25, Errenterian
Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Ane Labaka, Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’, Amaia Iturriotz eta Iñaki Gurrutxaga.
Urriak 31, Zestoan
Alaia Martin, Jon Maia, Jokin Uranga, Nahikari Gabilondo, Eneritz Artetxe eta Manex Mujika.
Azaroak 1, Ormaiztegin
Iñaki Apalategi, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Felix Zubia, Ander Lizarralde, Unai Gaztelumendi eta Maider Arregi.
Azaroak 8, Eskoriatzan
Unai Agirre, Beñat Lizaso, Manu Goiogana, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Mikel Artola.