Asteartean gripearen kontrako txertoa jartzeko aukera izan zen Ereñotzun. Izena emandakoren batek kale egin zuela eta, azkenean, 17 auzotarrek jaso zuten ziztada. Baten batek keja ere izan zuen, ziztadarekin hartutako sustoa medio. Baina pozik atera ziren denak, gripearen kontra aritzeko, indartsu.