Urruzuno eta Igerola aldera irteera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Hileko azken igandero mendi irteera bat egiteko asmoa dago, Udazken Kulturalaren barruan. Bihar egingo da aurrenekoa.
Goizeko 09:30etan jarri dute hitzordua, auzoko parkean, eta Hernaniko Ibilbide Sarean Urruzuno izenarekin ezagutzen dena egingo dute, Ugaldetxotik abiatuta.

Urruzuno deitutako ibilbidearen erdia 
Hernaniko Ibilbide Sarearen barruan, Urruzuno izenarekin ezagutzen dena egingo dute bihar, ereñotzuarrek. Guztira, 8,6km-tako bidea da, baina bihar, erdia egingo dute. Parkean elkartu eta Ugaldetxora joko dute. Han hasiko dute mendi buelta, Igerola aldera. Ibilbidean ez dago iturririk, eta beraz, ura eta, nahi duenak, hamaiketakoa eramateko gomendio egin dute. Gainontzean, paraje eder batekin gozatzeko aukera izango da. Bidearen hasieran, baso txiki batetik pasa beharko da, eta handik, eskubiko pista hartu, eta ondoren, beste bi pisten arteko bidezidorra jarraitu beharko da, Igerola-goikoraino. Lokatza izango denez, oinetako aproposak eramatea ere gomendatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!