Hilaren 16an hasi zuen Liga Umore Onako areto futbol taldeak. Errenterin jokatu zuten, Gamon Izadi taldearen kontra, eta 2 eta 3 galdu zuten. Atzo, berriz, etxean jokatzekoak ziren, Ostikoren kontra. Denboraldia galtzen hasi badira ere, ilusioz eta gogoz heldu dira jokatzera, eta gogor lanean hasiak dira, egoerari buelta emateko.