Aurreko asteburuko garaipenari esker, bigarren postuan dago Emakumezkoen Euskal Ligako Taldea, Amaiur Torneoaren bueltan. La Unica taldea bakarrik dauka gainetik, eta, hain zuzen, arerio hori izango du gaur Hernanik, 17:00etan, Landareko zelaian.
Ohorezko Mailako taldeak, berriz, bihar jokatuko du Ligako 5garren jardunaldia, etxetik kanpo, berriro ere. Oraingoan, El Salvadorren zelaian jokatu beharko dute; 12:30etan, Valladolideko Pepe Rojo zelaian. Aurkari gogorra izango da: sailkapenean bigarren postuan daude, orain arteko partiduetatik 3 irabazita eta bakarra galduta. Hernaniarrek bina irabazi eta galdu dituzte, eta 8garren postuan daude. Hala ere, dena ematera aterako dira zelaira.
Europako txapelketa s19
Jon Ander Puertas Lisboan, bihartik
Sub19 mailako Europako FIRA-AER Txapelketan jokatuko du Jon Ander Puertas hernaniar gazteak, Estatuko Selekzioarekin. Txapelketa bihar hasiko da, eta azaroaren 1a arte jokatuko da. Hara abiatu baino lehen, Puertas Madrilen kontzentratuta egon da, Selekzioarekin.