Ate irekiak antolatu ditu Hernaniko Irristaketa Taldeak, taldea ezagutzera emateko eta herritarrak parte hartzera animatzeko. Jardunaldi irekiak izango dira.
Gaur eta bihar, goizeko 11:30etatik 13:00etara Latsunbeko zelaian izango dira, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, Gabriel Zelaia Plazan (atletismoko pistaren ondoan).
Bertaratzen direnekin ariketak eta jolasak egingo dituzte, eta goizetako ekintzekin bukatzeko, bidegorritik ibilbide bat egingo dute, Latsunbetik abiatuta.