San Antonioren kontra gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Asteburu batez atseden hartu ondoren, Euskal Ligako bigarren mailari helduko diote gaur Mundarroko senior neskek. Kiroldegian ariko dira, arra­tsaldeko 16:00etan hasita, San Antonioren kontra. Ligako laugarren jardunaldia izango da (astigartarren hirugarren partidua) eta bana irabazi eta galduta, balantzea positiboan jarri nahi dute.
Etxean jokatu zuten aurrekoa ere, eta ederki joan ziren gauzak: azken momentuko kanastarekin, puntu batengatik irabazi zioten Campus Pro­meteri. Eta horixe da gaur errepikatu nahi dutena, etxeko partiduak irabaztea, hain justu. Gainera, sailkapenean azken tokian dago San An­to­nio, jokatu dituen bi partiduak galduta.

Mutilak, Benta Berrin
Senior mutilek, berriz, DKS taldea izango dute aurrean, Gipuzkoako lehenengo mailan. Benta Berriko kiroldegian jokatuko dute, gaur, arratsaldeko 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!