«Bakailu tortilla jatera jende asko etortzen zaigu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Bakailu Astearen laugarren edizioa egin da aurten Her­na­nin, eta tabernen arteko pintxo lehiaketa, Txili tabernak irabazi du, berriro. Josune Apao­la­zak sortu du pintxo irabazlea.

Izenetik hasita, zein ideiari heldu zenioten?
Touch deitu diogu pintxoari; errug­biarekin lotuta joan be­har zuen, eta hori da errugbila­ri­ek jokalari bat altxatzen dutenean.

Pintxoa egiteko, berriz, zertan oinarritu zarete?
Pentsatzen eta gauzak proba­tzen. Liburuak hartu, begiratu, pro­bak egin, eta azkenean, as­ma­tu egin behar da! Denbora de­zente pasa­tzen da hasten zare­ne­tik, pintxoa bukatzen duzunera; agian saltsa bat egiten duzu eta konturatzen zara ez dijoala ondo, eta beste bat begiratu behar da...

Osagai sekreturik badaukazue? 
Sekretua, aguakatea sartu du­gula azpiko saltsan! Gero, erabili ditugu bakailu konfitatua, baratxuri batzuk, porru frijitua, eta ardoarekin egindako karamelo bat.

Eta saria irabazi, bigarrenez!
Oso pozik gaude. Ez genuen espero. Zaila zen lehengo urtekoa altxatzea!

Bakailu Astearekin pozik egongo zarete orduan...
Urtean behin bakarrik egin ordez, urte osoan zehar gauza gehiago egingo bagenitu, de­nontzako hobea litzateke. Jende pila bat ibili da, baita astean zehar ere, eta giroa sortu da.

«Liburuak hartu, begiratu, probak egin, eta azkenean, asmatu egin behar da»

Bestela ere, bakailua erabiltzen duzue?
Hemengo bakailu tortilla jatera jende asko etortzen zaigu. Bakailuak ere aukera asko ematen ditu, begiratzen baduzu. Gauza da, lehiaketan, hainbeste jenderentzako egiteko, ezin zarela konplikatu. Uste dut 21 tabernen artean 19.900 pintxotik gora atera direla!

Klasikoak ala berritzaileak dira hernaniarrak?
Uste dut, bietatik. Gauza berriak gustatzen dira, baina klasikoak ere bai; Deportibok irabazi du bigarren saria, eta klasikoagoa zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!