Sagardoetxean izan ziren asteartean, Laboral Kutxako arduradunak, Sagardoaren Lurraldeari emandako dirulaguntza aurkezten. Horrekin, matxaka eta tolare didaktikoak erosi ditu Sagardunek, bisita gidatuetan erabiltzeko. Joxe Mari Alberrok, bere aldetik, antolatzen dituzten ekintzak azaldu zizkien, eta matxaka eta tolarea erabili zuten, bisita sagardo katarekin bukatzeko.