Denboraldi berria, martxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Atera dira errepidera berriro, alebin eta infantil mailetako txirrindulari astigartarrak, Do­nos­ti Berri taldearekin. Aur­ten, herriko bi ziklista ariko dira: Jaime Romero infantiletan, eta Tasio Semperenak bere de­buta egingo du txirrindulari­tzan, alebin mailan.
Eta denboraldi be­rria prestatzen hasteko, hiru saio egingo dituzte astean: astearte eta ostegunetan, Anoetako belodromo inguruan ariko dira, 18:00etatik 19:00etara, ariketak eta jokuak egiten; eta larunbat goizetan, Astigarragan bilduko dira, ginkanaren bidez abilezia lantzeko.
Donosti Berrik astigartar guz­ti­ak animatu nahi ditu txirrindularitza probatzera. Bizi­kleta hartu eta Bidebi­tar­te poligonoko kirol gunera gerturatu besterik ez dute egin behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!