Sagardotegiko ateak zabalik bihar, «familia guztiarentzat»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Bere ateak zabalduko ditu bihar Petritegi sagardotegiak, «familia guztiarentzako ekin­tza ugarirekin». Izan ere, egun osoko plana prestatu dute, goizeko 11:00etan hasita, «helduek zein etxeko txikienek sagardogintzaz gozatzeko».
Euskal musikak emango dio hasiera festari, eta haurrentzako hainbat ekintza izan­go dira segidan: margoketa, eskulanak muztio botilarekin...

Sagardogintza lantzeko aukera
Eguerdiko 12:00etan egingo dute «jarduera dibertigarriena». Sa­gardogintza lantzeko aukera izango dute, sagarra kizkiarekin biltzetik muztioa egitera arte. Haurrek ere parte hartu ahal izango dute: «esperien­tzia ahaztezina izango da», aurreratu dute. Sagar dastaketa, astoan paseo bat emateko aukera eta toka txapelketa ere izango dira.
Eguna borobiltzeko, maha­i bat erreserbatzea gomendatu dute, sagardotegiko menuaz gozatzeko: 943 45 71 88 edo www.petritegi.com.
Arra­tsal­dean, haurrentzako tailerrak ere izango dira, euskal joko tradizionalekin, 15:30etatik aurrera. Eta eguna ondo bukatzeko, haur karaokea egin­go dute PetriKafen, 17:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!