Ekintza gehiago izango dira datozen egunetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Auzo Festa, egun inportantea izaten da Udazken Kultura­le­an, eta igandean jende ugari bildu zen Ereñotzun. Astean zehar ere, Iñaki Olaizola antropologoaren hitzaldia, Aritz Arrondoren irudi emanaldia eta pelikula izan dira.
Datorren astean, berriz, Jakoba Errekondok Bizi bara­tzea liburua aurkeztuko du, ostegunean, eta ostiralean, Dobera Euskara Elkartearen Zozomikoteak ipuinaren kontaketa egingo da, 18:00etan Auzo Etxean.

Patinetan ibiltzeko hitzordua, atzeratua
Arratsaldea patinetan ibiltzen pasatzeko zita, berriz, atzeratu egin da. Oraingoz, datorren hilean hastea espero dute antolatzaileek.
Mendi irteera, bihar
Bestalde, hileko azken igandeetan mendi irteera egiteko asmoa dute. Bihar egingo dute aurrenekoa; goizeko 09:30etan jarri dute zita, parkean, Ugaldetxo aldera joateko.

Lizarrara irteera, atzeratua
Auzo Udalak jakinarazi du lehengo larunbateko adinekoen irteera bertan behera geratu zela, baina jarri dute irteera egiteko egun berria.
Datorren larunbatean, hi­lak 31, joango dira Lizarrara da­goeneko izena emandakoak. Programatuta zegoen moduan, goizeko 08:00etan abiatuko dira; aurrena, trufaren museoa bisitatuko dute, eta segidan, Iratxeko bodega. Ondoren, bazkaria eta Lizarran barrena bisita izango dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!