Mintzalagun eta Zilegi Eskolaren aurkezpena, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Aurkezpen astea izango da datorren hau, Astigarragako AEKn. Bi egitasmoren berri emango dute euskaltegiaren lokal berrian (Ibai-Lur jate­txe­a­ren ondoan), bietan ere ikasturte berria martxan jar­tzeko: Min­tzala­gun egitasmoa eta Zilegi Es­ko­la.
Asteazkenean egingo dute aurreneko aurkezpena, Min­tza­lagun egitasmoarena. Goi­zeko 09:30etan izango da. Egi­tasmoaren helburua da, euskeraren erabilera sustatzea, eta horretarako, herriko euskaldunak eta euskeraz ikasten ari direnak elkartzen ditu.

Zilegi Eskolarena, ostegunean
Hurrengo egunean egingo dute Zilegi Eskolaren aurkezpena, ostegunean alegia. Arratsaldez izango da hori, 18:30etan hasita. Bigarren egitasmo horren barruan, euskerazko ikastaro desberdinak eskaintzen dituzte hilero.
Irekiak izan­go dira biak, eta herritar guztiak animatu dituzte, gerturatzera.

Gurasolagun ere, martxan
Laster abiatuko dute Gura­so­lagun egitasmoa ere. Bertan, gurasoek aukera dute, beren seme-alabekin, euskera praktikatzeko, edo praktikatu nahi dutenei laguntzeko. Azaroa­ren 5ean egingo dute bilera, Ikastolako areto berrian, 15:30etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!