Azaroaren 27an egingo du 80 urtekoen bazkaria Galtzaur elkarteak, eta txartelak salgai daude dagoeneko, elkartearen bulegoan, joan nahi duten bazkide guztientzat. Tola jatetxean izango da, Oiartzunen, eta ondoren, omenaldia egingo diete, aurten 80 urte bete dituztenei.