«Salaketa jarri dugu, herriaren garbitasun arazoak bultzatuta»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Udaletxean salaketa jarri duela jakinarazi du Astigarraga Zero Zabor Taldeak, «herriko hainbat txokok egoera lotsagarria dutelako», azaldu dutenez: «herritarrek beren kezka eta haserrea helarazi digute, udalerriko kaleetan ikusten den zabor eta zikinkeria dela eta. Eta ez dute arrazoia falta, gure begiekin ikusi dugu».

«Salatzekoa eta kezkatzekoa da Gobernu Taldearen jarrera»
Argitu nahi izan dute, hala ere, «hondakin bilketa egokienaz haragoko arazoa» dela, eta «herritarren ongizate eta he­rriaren garbitasun arazoak bultzatuta» jarri dutela salaketa. Zabor poltsak gaika sailkatu gabe eta «gizabidearen kontrako jarrera» azalduz aurkitu dituztela kritikatu dute: «jarrera hauek kezka sortzen digute, eta oraindik kezka haundiagoa sortzen digu Udal Gobernu Taldearen utzikeriak. Sala­tze­koa eta kezkatzekoa da bere ja­rrera». Izan ere, uste dute «ez dela zuzena Udal Gobernuak duen moteltasunaz baliatzea, hondakin bilketa sistemaren bideragarritasuna herritarrek zalantzan jartzeko».
Modu berean, Udalean ordezkaritza duten talde guztiei helarazi nahi die kexa, Zero Zabor Taldeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!