Hamaika ekintza, ospakizuna borobiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Aste osoko ospakizuna boro­bil­tzeko, egitarau bete-betea prestatu dute Zipotza elkartean, gaur eta bihar, 30garren urteurrena dela eta. Eta hasteko, perretxiku bila joango dira mendira, 09:00etan abiatuta Zipotzatik.
Arratsaldean segiko du festak, 17:00etan, mus txapelketarekin eta haur jolasekin. Txokolatada ere egingo dute gero, eta patata tortilla txapelketa. Eta afalorduan, bokatak ere jarriko dituzte aukeran.
Gauean, berriz, Zipotzari buruzko dokumentala jarriko dute kanpoan, eta kontzertuak ere izango dira.

Herri bazkaria, bihar
Bihar goizean ere izango dute zerekin gozatu. Mikologia erakusketa jarriko dute 11:30etan, eta pintxo eta sagardo dastaketa egingo dute gero.
Eta festa bukatzeko, herri bazkaria egingo dute Zipotza kanpoan, 14:30etan. Txartelak salgai daude, Zipotzan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!